Zumitza zikloturista taldeak bost urte daramazki txirrindulariak biltzen, eta orain talde ofiziala sortzeko erabakia hartu du. Elkartetik jakinarazi dute nahi duen guztiak federatu lizentziak egiteko aukera izango duela. Lizentziak egiteko aukera hilabete osoan ari da izaten, astearte eta ostegunetan. Egiteko, Zumitzatik pasa behar da, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Bertan baita ere, aukera izango da datorren denboraldiko ekipazio berria eskatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!