Altuna IIaren lesioaren ondorioz, Ezkurra eta Ion finalerdietara pasa dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 29a, 01:00

tejados Aoiz Binakako Txapelketa Nagusiak aldaketa nabarmenak jasan ditu, Altuna IIa erremontistaren lesioa dela eta. Eguberri egunean pelotakada bat jaso zuen buruan. Golpea ezkerreko begi inguruan jaso zuen. Garikoitz Altunari atzo goizean egin zioten ebakun­tza, Donostiako Ospitalean, eta medikuak adierazitakoaren arabera, espero bezela atera zen. Burezurrean duen fisura josteko bi plaka txiki jarri zizkioten. Pelotaka­daren ondorioz baita ere, amezketarrak odol-bildu bat du betazal ondoan, eta ingresatuta egongo da egun ba­tzuetan.

Lesioaren ondorioz, Ezkurra eta Ion finalerdietara pasa dira
Binakako txapelketari dagokionez, Altuna IIa eta Etxeberria IIIa txapelketatik kanpo geratu dira, lesioa dela eta. Ondorioz, talde berean zeuden Ezkurra eta Ion pasa dira finalerdietara. Gauzak horrela, talde berean zeuden Urriza eta Lizaso aurreneko postuan pasa dira finalerdietara. Hortaz, txapelketak aldaketa batzuk jasan ditu. Zeberio II-Badiolak Ezkurra eta Ionen kontra jokatuko dute, ostegunean, 16:00etan, Galarretan; eta bueltako partidua Reyno de Navarran jokatuko da, Errege egunean, 16:30etan. Urriza eta Lizasok berriz, Juaristi eta Urrutiaren kontra jokatuko dute. Joaneko partidua Urte Berri egunean jokatuko dute, Reyno de Navarran, 16:30etan hasita. Bueltakoa aldiz, urtarrilaren 5ean jokatuko dute, Gala­rretan, 16:00etatik aurrera.

Tanteoa ez da kontuan izango
Finalerdietako fase honetan, tanteoa ez dute kontuan hartuko, eta aurrera egiteko partiduak irabazi behar dira. Guztiak jokatu ondoren, berdinketaren bat egongo balitz, hirugarren partidu bat jokatuko litzateke. Final haundiari dagokonez, aurreikusitako egunean jokatuko da, urtarrilaren 16an, Galarretan, 16:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!