Kirolak, magia eta erronda urteari amaiera ezin hobea emateko

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 29a, 01:00

gabonetan murgilduta dago herria, eta egun horiek giro ezin hobean pasatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hernaniko Udalak eta taldeek. Urte amaiera bitartean, egunero izango dira ekin­tzak. Gaur esaterako, Her­naniko Bertso Eskolak hitzaldi-aurkezpena egingo du. Goizean, kiroldegiko pelotalekuan, 10:00etan hasita, Barrene herrikoia izango da, hau da, palan jokatzeko aukera. Arratsaldean berriz, Gabonetako saskibaloi torneoa izango da, 16:15etatik 20:30etara.

Magia eta kirola bihar
Bihar arratsaldean, magiaz gozatzeko aukera izango dute umeek. Tatatxan magoaren eskutik, magia komiko ikusikizuna izango da Bi­terin; arratsaldeko 17:00­etatik aurrera. Kirola egitea atsegin duenak berriz, Gabonetako saskibaloi torneoan parte har­tzeko aukera izango du kiroldegian, arratsaldeko 16:15­etatik 20:30etara.

Urtea amaitu eta hasteko, erronda eta txaranga
Urteari amaiera emateko, ostegunean Urte Zaharreko erronda egingo dute, Gu­da­rien plazatik abiatuta, 17:30­etan. Gauerdia pasata berriz, Urte Berri egunean, Incansables txarangakoak aterako dira herria girotzera.

Zinea, musika eta kabalgata urte berrian
Urteari hasiera ona emateko ere, hainbat ekitaldi antolatu dituzte: bertso jaialdia, zinea euskaraz, umeentzako disko festa txikia eta Erregeen Kabalgata.

GABONETAKO EKINTZAK 2009
Abenduak 29
Hitzaldi-aurkezpena:

Antolatzailea: Bertso eskola
Saskibaloiko Gabonetako
torneoa
Ordutegia: 16:15-20:30
BARRENE herrikoia. Pala
Lekua: Kiroldegiko frontoia
Ordua: 10:00
Abenduak 30
Tatatxan jauna:
magia
komikoa
Lekua: Biterin
Ordua: 17:00
Saskibaloiko Gabonetako
torneoa
Ordutegia: 16:15-20:30
Abenduak 31
Urte Zaharreko Erronda
Lekua: Gudarien plazatik
Ordua: 17:30
Urtarrilak 1
Incansables txaranga

Ordua: 01:30
Urtarrilak 2
Bertso Jaialdia
Zinea euskaraz:

Pluk
Lekua: Biteri kultur etxea
Ordua:17:00
Urtarrilak 3
Zinea euskaraz:
Pluk
Lekua: Biteri kultur etxea
Ordua:17:00
Urtarrilak 4
Disko festa txiki:
Lekua: Atsegindegi plaza
Ordua:17:00
Urtarrilak 5
Erregeen kabalgata
Irteera: Latsunbeberri auzotik
Ordua:18:00

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!