Irati Ugalde eta Miren Aierbe jubenil mailako txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 28a, 01:00

Gipuzkoako pala Txapelketan, jubenil mailako finala atzo jokatu zen eta Irati Ugaldek eta Miren Aierbek irabazi zuten Amaia Irazustaba­rre­na eta Eli Gutierrezen aurka. Partidu gogorra izan zen eta huts gutxien egitea lortu zuen bikoteak irabazi zuen. Irazustabarrena asko saiatu zen tantoa bukatzen, baina zuen lortu. Bi atzelariak bikain aritu ziren. Gipuzkoako Txapelketan, jubenil mailan, 10 bikoteetatik aurreneko lau postuak hernaniarrek lortu dituzte. Lehenengo mailan, berriz, Leire Lukas eta Goiatz Mancisidor laugarren geratu dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!