gabonetarako Portu auzo elkarteak ekintza ugari antolatu ditu. Bihartik hasita, aukera izango da gozatzeko rumba musika, txotxongilo, joku eta merendolarekin.
‘El Furu’ emanaldi
musikala eta azoka bihar
Bihar, arratsaldeko 20:00etan, El Furu emanaldi musikala izango da, rumba estilokoa. Aurretik arropa azoka ere izango da.
Txotxongiloak etzi, eta
haurrentzako ekintzak
astelehenean
Rosa Martinezen eskutik, txotxongiloak izango dira etzi, arratsaldeko 18:00etan. Eta astelehenean, joko tailerra eta merendola, 17:30etatik aurrera. Ekintza guztiak elkarteko lokalean izango dira.