Hernaniri errepaso ederra eman zioten bertso bazkarian

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 28a, 01:00

gabonen bueltan egin ohi den Bertsolata ekimena ari da pixkanaka aurrera egiten. Herenegun izan zen urteroko moduan, Errioguardan egiten den bertso bazkaria eta aurtengoan ere, giro ederraz eta saio politaz gozatzeko aukera izan da. Bertso bazkariko gai nagusia izanda Hernani: 15.000 urte bertsotan, urte guzti hauetan Hernanin bizitako gertakariak ekarri ziren gogora: batzuk fiktizioak, besteak errealak. Joxe Urdangarin aritu zen gai jartzen Toloxaren eta Azpin laguntzarekin. Urdan­ga­rinek gaia bota, Toloxak eta Azpik gaia girotu, eta Beñat Gazte­lumendi eta Xabier Le­garreta aritu ziren bertsotan.

Bertso jaialdian txapelketako lau finalistak
Bertsolatari bide erdia gera­tzen zaio oraindik eta ekin­tzak ez dira faltako. Oste­gu­nean, esaterako, Urte Zaha­rre­ko errondan ibiliko dira hainbat bertsolari Ohitura Zaharrak elkarteak antolatuta. 18:00etan plazatik aterako dira. Eta urtarrilaren 2an, Ber­tso jaialdia izango da Oialu­men, 22:30etan. Kantuan ariko dira txapelketa nagu­si­ko lau lehenengoak, eta ber­tso eskolako beste bi: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Iñaki Zelaia eta Agin Rezola izango dira. Bertso asteari bukaera emateko, urtarrilaren 4an, ‘Bertsoa Hernanin’ proiektuaren aurkezpena eta bideo emanaldia izango dira, 19:00etan Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!