Gazaren aldeko kontzentrazioa gaur Donostian

Kronika - Erredakzioa 2009ko abenduaren 27a

Israelek Gaza bonbardeatu zuela urtebete izango da, eta bonbardaketaren urtemuga oroitzeko, eta Gazaren Aska­ta­sunaren aldeko Martxa babesteko, kontzentrazioa egingo da gaur, Donostiako Bulebarrean, eguerdiko 12:00etan, Gerraren Aurkako Gipuzkoako Plataformak deituta. Hernaniko kideek parte hartzeko dei egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!