‘Nafarroaren konkista’ dokumentala ikusgai asteartean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 26a, 01:00

nabarraldek antolatuta, 1512, Nafarroaren konkista izeneko dokumentala ikusteko aukera izango da asteartean, arra­tsaldeko 19:30etan, Biterin. Proiekzioa bukatu ondoren, ordu erdira gutxi gorabehera, gaiaren inguruan hitz egiteko aukera izango da. «Nafarroa miragarri izango da munduarentzat» Shakes­pear­­ek 1594an idatzitakoa abiapuntutzat hartuta hasten da dokumentala, eta garai hartan Nafarroak zuen ospea benetakoa zela azaldu ondoren, mendeetan zehar Gazte­lak Nafarroari egindako presio militar eta politikoa, Aragoi eta Frantziarenaz aparte, errukigabea izan zela kontatzen da. Horrez gain, «ezkutatu izan zaigun historia» dela aipatzen da eta 1512an, Gaz­telako Fernando Katolikoak Albako Dukearen bidez, independentea zen nafar lurraldea inbaditu zuela armak erabiliz, eta ez zela izan, kontatu izan den bezala, hi­tzarmen bidez adostua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!