Euskal Herriko Kirolariek antolatuta Kirolharria ekimena izango da bihar Donostiako Belodromoan. Ekitaldiaren helburua da Euskal Herria, kirol alorrean, ofizialki ordezkatua izatea. Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta doan da. Hernaniko kirolariek, eta beste hainbat kirolari, bertsolari eta artistek dei egin diete herritarrei ekimenera joan eta parte hartzeko. Ekitaldian kirola eta kultura uztartuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!