Hernaniko artzapez-barrutiko 8 parrokok sinatu dute Munillaren izendapenaz kezkatuta idatzitako agiria

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 26a, 01:00

orain dela hilabete izendatu zuten Jose Ignacio Munilla Donostiako Gotzain berria, eta Gipuzkoako elizaren ordaz­kari gehienek, hau da, %77ak, idatzi bat sinatu zuten Gi­puzkoako Elizbarrutirako Go­tzain berriaren izendapena­gatik «samina» eta «kezka» agertuz. Hernaniko artzapez-barrutiko zortzi parrokok ere sinatu zuten idatzia: Jose Luis Aperribai Hernaniko parro­ko­ak, Iñaki Aranzadi Urnieta­ko­ak, Mikel Goenaga Astigarra­ga­koak, Arturo Garcia eta Jose Ramon Trebiño Martutene­ko­ek, Jose Maria Ormazabal Gurutze Santukoak, Manuel Oyarzabal S. Martin Sorabila­koak eta Iñaki Zabaleta S. Martin Toursekoak.

Azpi-asmoa eta prozedura gaitzetsi
Apaiz eta erlijioso hauek gai­tzetsi egiten dute «Go­tzain berria izendatzeko izan zen azpi-asmoa eta erabili den prozedura» eta «deitu­ratu» egiten dute erabaki hau hartzean Eliz­barruaren eta beraren era­kun­de pasto­ralaren sen­ti­mena aintzako­tzat hartu ez izana eta errespetatu ez iza­na. Horrez gain diote, Mu­ni­lla­ren ibilbidea Eliz­barru­tiko lan-ildoetatik urruti dagoela.

Orain arte landutako ereduari eutsi nahi
Baita ere aditzera eman dute bat datozela beraien Eliz­barrutian orain arte landu duten ildo pastoralarekin eta eliz ereduarekin, eta horiei eutsi nahi dietela eta horien arabera jarraitu lanean. Eta hala azaldu dute: «ziur gaude gurekin izango dugula sinestun askoren lankidetza».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!