kantuz abesbatzak urtero, sasoi honetan, eliz musika edo musika sakroaren kontzertua ematen du, eta urtero, musika talde ezberdina gonbidatu ohi du. Kontzertua gaur izango da eta aurtengoan, Hernaniko Musika Eskola izango du lagun Kantuz abesbatzak. Musika sakroa entzun ahal izango da koruko ahots eta Musika Eskolako instrumentuek interpretatuta. Kontzertua Milagrosako kaperan izango da arratsaldeko 20:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!