URTE osoan zehar desiratutako eguna iritsi zen etxeko txikienentzat. Goizean goizetik, Olentzeroren etorrera girotzen ibili ziren ikastolekin. Arratsaldean berriz, herriko Plaza eta kaleak hartu zituzten, Olentzero ikusi, eta eskatutakoak gutun bidez emateko. Ilunabarrean iritsi zen ikazkina Plazara, eta goxoki eta gaztainak banatu ostean, banan-banan hartu zituen herriko umeak. Ondoren, gau osoan zehar, etxez-etxe ibili zen, opariak banatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!