HERNANIKO mendizaleak zortedun dira aurten, Mendiriz Mendi elkarteak urte guztirako hainbat jarduera antolatu baititu heldu eta gazteentzat. Guzti horien artean, mendi irteerez gain, esanguratsuenak, ondorengoak dira: Santio bidea, mugarri festa, zuhaitz eguna eta mendizale astea.
Bederatzi mendi irteera
aurten
Mendiriz mendi elkarteetako jardueren artean mendi irteerak ezin dira falta, eta aurten 9 antolatu dituzte: Urto-Urepelera, Txamantxoiara, Midi de Bigorrera, Goizueta-Litzatera, Baraibar-Lizarrustira, Sierra Cebollera, Ruta de Cares-Pico Tesorerora, Urteaga gain-Aloña-Aitzkorri-Otzaurtera, eta Kontrasta-San Cristobalera.
Irteera guzti hauetara joateko, aldez aurretik eman beharko da izena. Eta elkartetik jakinarazi dutenez, izena eman eta gero, norbaitek joaterik izango ez balu, 48 ordu lehenago jakinarazi beharko du; hala egin ezean, irteera osoa ordaindu beharko baitu.
Santio bidea, mugarri festa, zuhaitz eguna eta
mendizale astea
Mendi irteerez gain, urtetik urtera indar gehiago hartzen ari diren ekintzak ere antolatu ditu elkarteak. Horien artean daude zuhaitz eguna eta mugarri festa.
Zuhaitz eguna datorren hilean izango da, otsailaren 28an. Urteroko moduan, heldu eta gazteentzako jarduera izango da. Mugarri festa berriz, udazkenean izango da, irailaren 25ean.
Horrez gain, pixkanaka-pixkanaka, Santio bidea egiteko aukera ere eskaintzen dute aurten. Igandean 7garren etapa egingo dute, eta abenduan 8garrena.
Azarorako berriz, Mendizale astea antolatu dute.
Hiru ikastaro
Ikastaroak egiteko aukera ere izango da aurten. Datorren astebururako iraupen eskia eta eski alpino ikastaroa antolatu dute. Astelehenean, 20:00etan, informazioa emateko bilera izango da, elkartean bertan. Martxoan ere, aurreneko asteburuan, eski ikastaroa izango da, baina oraingo honetan, mendikoa. Eta azkenik, maiatzeko azken astebururako eskalada ikastaroa antolatu dute.
GAZTETXOENTZAKO IRTEERAK
Herriko gaztetxoentzako jarduerak ere antolatzen ditu Mendiriz Mendik, bai mendi zaletasuna dutenentzat, eta baita probatu nahi dutenentzat ere. Guztira hamahiru jarduera antolatu dituzte. Horien artean, hiru, helduentzako antolatutako berdinak dira: mugarri festa, zuhaitz eguna eta mendizale astea. Mendi irteerei dagokienez, besteak beste, ondorengoak izango dira: Kukuarri, Arrikurutz, Ernio eta Malkor haundi.
2010EKO JARDUEREN EGUTEGIA
Helduentzako ibilbideak
Urtarrilak 10
Santio Bidearen 7.etapa
Urtarrilak 30-31
Iraupen eskia eta alpinoa
Otsailak 21
`Hernani ezagutuz´:Oindiri bira
Otsailak 28
Zuhaitz eguna
Martxoak 7
Urto-Urepel (1.056m), Leitzalarrea
Martxoak 27-28
Txamantxoia (1.945m)
Apirilak 24-25
Midi de Bigorre (2.872m)
Maiatzak 23
Goizueta-Loitzate (1.048m), Ituren
Ekainak 6
Baraibar-Lizarrusti
Uztailak 3-4
Sierra Cebollera (2.141)
Uztailak 24-25
Ruta de Cares-Pico Tesorero (2.570m)
Irailak 25
Mugarri festa
Irailak 26
Urteaga gain-Aloña-Aitzkorri-Otzaraurte
Urriak 17
Kontrasta-San Cristobal (1.145m)
Igoroin arriola-Onraita
Azaroak 21
Bazkide eguna
Abenduak 19
Santio Bidearen 8. etapa
Gaztetxoen ibilbideak
Urtarrilak 17
`Hernani ezagutuz´: Santa Barbara
Otsailak 14
Kukuarri (362m)
Otsailak 27
Zuhaitz eguna
Martxoak 14
Cascada de Irusta
Apirilak 18
Arrikurutz
Maiatzak 9
Atzegi
Ekainak 13
San Miguel-Baraibar
Irailak 19
Ernio (1.075
Irailak 25
Mugarri festa
Urriak 8-10
Artikutza
Azaroak 14
Malkor haundi
(Santa Barbara) (853m)
Abenduak 12
Besabi-Muniskue-Hernani