Iñaki Arratibel Hamaikabat taldeko zinegotziak prentsa ohar bidez jakinarazi du, bere alderdi politikoak eskatu diola Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, Agustinas-Zinkoenea berrurbanizatzeko obren adjudikazioa ikuskatzeko. Bere esanetan, «iaz, Gobernu Taldeak %45 igo zuen obren hasierako aurrekontua, berriro enkantetik pasa gabe. Orduan ere, adjudikazioa ikuskatzeko eskatu genuen irregulartasunak egon zitezkeela uste genuelako, baina Alkateak ezezkoa esan zuen. Horregatik, orain, Euskal Epaitegira jo dugu».
Horrez gain dio, tamalez, halako irregulartasunak ohiko bihurtzen ari direla, «azkena orain ez gutxi, Gobernu Taldeko kide batek kobratu zituen faktura ilegal batzuk medio», eta azken egunetan gertutik ari direla jarraitzen atez atekoari lotuta egiten ari diren kontratazioak. «Behar izanez gero, berriro joko dugu Euskal Epaitegira edo behar den lekura», jakinarazi du Arratibelek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!