«Aurten Hernanik sekulako kolpea jaso du eta iaz baino 5 preso gehiago daude: 28»

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 27a, 01:00

«gaur egun 28 preso daude Hernanin, orain dela urtebete baino 5 gehiago. Urte honetan hiru herritar askatu dituzte, Graxi Morzillo, Gorka Velasco eta Urtzi Garcia, baina kontran jaso du herriak kristoren kolpea: Iraitz Santakruz-en atxiloketatik hasi, gazte independentisten kontrako sarekadarekin jarrai­tu, Joanes Larretxea atxilotu eta Araitz Zubimendi espetxera­tzea izan ditugu, hiru hila­beteko haurrarekin. Eta aparte ihes­lariak daude». Hernaniko preso politikoen senideek urte­ko balantzearen berri eman diote Kronikari.

«Baldintzatu nahi izan dute gazte independentisten mugimendua»
Martxoaren 30ean 8 gazte atxilotu zituzten Segiko kide izatea leporatuta: Aitzol Arri­e­ta, Mikel Garcia, Asier Ola­no, Ekhi Oñate, Jon Ezeiza, Egoitz Balerdi, Iñigo Altzelai eta Txaber Zabaleta. Egun batzutara, Antton Za­ba­la eta Ekaitz Telleriak epailearen aurrean aurkeztu zuten beren burua. 10 gazte horietatik lauk jarraitzen dute behin behine­ko espetxe­an: Aitzol Arrieta, Ekhi Oñate, Egoitz Balerdi eta Ekaitz Telleriak. Elias Miner, Txomin Baler­di eta Rosa Lujanbiok azaldu­ta­koaren arabera, «sarekada horrekin baldintzatu nahi izan dute gazte indenpen­dentisten mugimen­dua».

197/2006 doktrina hiru presori
Gazteen atxiloketez gain, salatu dute hiru hernaniarri 197/2006 doktrina aplikatzea: Pakito Lujanbio, Inma Noble eta Jose Jabier Zabaleta Bal­dori. Doktrina hori aplikatuta kondenak luzatu dizkiete hirurei. «Pakito eta Inmaren ka­suan, biek kon­dena osoa betea dute. Inmak orain dela urtebete gutxi gorabehera egon behar zuen kanpoan eta Pakitok orain dela bi. 2007ko abenduaren 17an atera behar zuen, 23 urte bete zituen espetxean, eta derrepente 7 urte gehiago pasa behar dituela esaten dute. Txantaje politiko honekin kolektiboa suntsitu nahi dute», azaldu dute senideek. Baldori berriz, kondena bete aurretik aplika­tu diote aipaturiko doktrina.

«Bigarren kondena»
Senideei dagokienean, «uda­ra­ko argazkien istorioarekin» beraien elkartasuna kaletik eza­batu nahi izan dutela azal­du dute. Aurrez aurreko bisi­te­tan izaten ari diren katxeoak ere izan dituzte ahotan: «se­nideoi tokatzen zaigun egoera dela eta, halako eskubide urra­ketekin bigarren kondena bat ezartzen digute. Gure se­nideak kondenatu dituzte eta gu ere bai dispertsioarekin eta orain, bis a bisetan, txan­taje eta umilazio bidez. Inko­mu­nikazioa bilatzen dute eta gure arteko kohesioa puska­tzea».

Bilborako deia
Gaineratu dute: «preso poli­tikorik ez dagoela diote, baina aplikazio bereziak gure­tzat bakarrik dira. Ulertezina da, senideokiko darabilten ba­sake­ria. Europa osoan ez dago ha­lakorik. Gu sun­tsitu nahi gaituzte, bai­na gure senideen­gatik beti egon­go gara hor; giza esku­bi­deak erres­petatu eta betetzeko de­fen­tsan». Ildo beretik, Eus­kal presoak Euskal Herrira da­goz­kien eskubi­deen jabe lemare­kin, urta­rrilaren 2an, Bilbon egingo den manifestazio na­zio­nalera joa­te­ko dei egin die­te herritarrei «daukagun tresna bakarra delako». Manifestazioa arra­tsal­de­ko 17:30e­tan atera­ko da Aita Do­nos­tiatik. Auto­bu­sa ere anto­latu dute. Atse­gin­degitik ate­ra­ko da 15:30etan eta txar­te­lak Garinen daude salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!