Autokonposta egiteko izena eman daiteke, eta astebete geratzen da

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 24a, 01:00

Autokonposta egin nahi dutenek izena emateko aukera du­te hilaren 31ra arte. Izena ema­ten dutenek izango dute: ikastaroa urtarrilean, autokonpostagailurik ez badute, eman egingo zaie, hondakinen tasan %40ko bonifikazioa izango dute, eta horrez gain, telefono bidezko aholkularitza eta sei hilabetera atez ateko sistemako arduradunen baten bisita. Izena eman daiteke 900 840 090 telefonoan edo Karda­berazen dagoen bulegoan. Oraingoz, lehenengo txanda honetan, 60tik gora apuntatu dira. Aurrerago ere izango da aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!