Irati Ugaldek diploma jaso du paleta goman lortzen ari den merituengatik

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 24a, 01:00

irati Ugalde Ormazabal, 16 urteko hernaniarrari omenaldi bat egin eta diploma bat eman zioten joan den ostiralean, Kursaalean. Foru Al­dundiak Gipuzkoa Kirolak sariak banatu zituen eta bertan etorkizuneko kirolari gazteeak izan zituzten gogoan. Guztira 73 gazte omendu zituzten, tartean, Ugalde, bere adinean lortzen ari den merituengatik paleta goman; bai pilotalekuan baita trinkete modalitatean ere.

Diploma Pasabanen eskutik
Ugaldek Edurne Pasabanen eskutik jaso zuen diploma. Modalitate berean, hernaniarrarekin batera, errekonozituak izan ziren Maitane Abu­ruza zizurkildarra eta Ander Monserrat irundarra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!