Ospitaletarako autobus gehiago jarriko ditu Garayarrek, urtarriletik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 23a, 01:00

urtarrilaren 4tik aurrera, Autobuses Garayar SA enpresak eskaintzen duen An­doain-Urnieta-Hernani-Ospitaleak autobus lineak zer­bitzu gehiago eskainiko di­tu. Ospitaletarako zerbi­tzua astelehenetik larunbatera izan­go da, igande eta jaiegunetan ez da izango, eta honako or­du­tegia izango du, An­do­ai­ne­tik aterata: 07:20, 09:00, 10:00, 11:00 12:00, 13:00, 14:20, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00, 20:00 eta 21:20. Ospita­letatik, berriz: 08:15, 09:30, 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 15:15, 16:30, 17:30, 18:30, 19:30, 20:30 eta 22:15. Autobusaren ibilbidea orain arteko berdina izango da eta geltokiak, lehengoez gain, Sanitas eta Poliklinikan izango ditu.

«Orain arteko ordutegiak jada ez zuen balio»
Manolo Garayarrek azaldu­ta­koaren arabera, «orain egunero dago autobusa, baina An­doainetik 15:30etan ateratzen dena bakarrik, lehen bisitak 16:00etatik 18:00etara izaten zirelako. Baina ordutegi ho­rrek jada ez zuen balio eta zerbitzu gehiago jar­tzeko eskaerak jaso genituen; eta azkenean onartu du gure eskaera Diputazioak». Garayarrek azal­du­takoaren arabera, langileen lan ordutegia ere kontuan hartu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!