joxe Legarreta ‘Pepito’ bertso paper lehiaketa jarri dute martxan, aurten berriz ere, umeentzako, eta Maddi Mujika Osiñagako Anatx baserrikoak irabazi du lehenengo saria (kastatik Kondia!). Gaia honakoa zuten: Maitemindu egin zara. Hau da Mujikaren bi bertsoetatik bat: Zerua ta izarrak daude elkartuta / Gure antzean daude elkarri lotuta / Gauero amesten det zukin goatuta / Gu bi izartxo gara elkarri muxuka. Aipamen berezia jaso dutenak beste lau izan dira: Leire Leonet, Alain Agirre, Beñat Garcia, eta Ilargi Muñoz.
Lehiaketako sariak joan den ostegunean eman ziren, Biteri bete jendere aurrean, Gabonetan urtero egiten den umeentzako bertso saioan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!