bertsolata bete-bete egina dator aurten ere Hernanira, bertso gosez dagoen guztiarentzako. Hernaniko bertso eskolakoek nobedade eta guztiko egitaraua prestatu dute beste behin. Olentzeroetako erronda, urterokoa, Gabon eskea, aurten bertso eskolak antolatuko du, eta 15:30etan abiatuko dira Plazatik, Zikuñaga eta Osiñagara. Beste nobedadea da, urtarrilaren 4an Biterin egingo duten aurkezpen ekitaldia. Bertso eskolak Bertsolaritza Hernanin proiektua aurkeztuko du, Hernanik eta bertsoak duten lotura, irudietan jasoa.
Bertso bazkaria eta jaialdia
Urteroko ekitaldiak ere mantenduko ditu bertsolatak. Bertso bazkaria larunbatean egingo dute Errioguardan, eta bertso eskolako kideak ariko dira kantuan, Joxe Luix Urdangarinek aurkeztuta. Gaia: Hernani, 15.000 urte bertsotan. Sarrerak salgai daude Oindi eta Aralar tabernetan, 25 euroan.
Bertso jaialdia, urtarrilaren 2an izango da Oialumen. Kantuan Txapelketa Nagusiko 4 lehenengoak, eta bertso eskolako beste 2. Sarrerak egunean salduko dira.
Abenduak 24, Gabon eskea. Zikuñaga eta Osiñagan, 15:30etan Gudarien plazatik.
Abenduak 26, Bertso bazkaria. ‘Hernani 15.000 urte bertsotan’, 14:00etan Errioguarda jatetxean.
Abenduak 31, Urte zaharreko erronda. (Ohitura Zaharrak elkarteak antolatua). 18:00etan plazatik.
Urtarrilak 2, Jaialdi ikaragarria. M.Lujanbio, A.Arzallus, A.Rezola, J.Maia, A.Egaña eta I.Zelaia. 22:30etan Oialumen.
Urtarrilak 4, ‘Bertsoa Hernanin’ proiektuaren aurkezpena Aurkezpena eta Bideo emanaldia. 19:00etan Biterin.