Izan zen mugimendua, Osiñagan, Portun eta Urumea ikastolan.

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 24a, 01:00

Santo Tomas eguna astelehenean izan bazen ere, Hernanin auzo, elkarte, ikastetxe eta talde gehienek igandean ospatu zuten; esaterako, Osiñagan, Portun eta Urumea ikastolan. Osiñagan, Gabonetako mus txapelketako sariak banatu zituzten. Honakoa izan zen sailkapena: Pantxo eta Pako Perez lehenengoak; Koldo Loran eta Luis Caballero bigarren; Jose Angel Belaunzaran eta Balentin Urdangarin hirugarren; eta Joxe Zubiondo eta Javier Mendizabal laugarren. Horrez gain, Osiñagan eta Portun saski ederrak zozketatu zituzten eta lehenengoa Arriatxura joan zen; bigarrena, berriz, Javik eraman zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!