«Herri kontsulta egin beharra dago, Atez Ateko sistema martxan jarri baino lehenago»

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 22a, 01:00

zortzi punturekin arrazoitu du Hernaniko alderdi so­zia­listak, herri kontsulta egiteko premia dagoela, Atez Ateko zabor bilketa martxan jarri baino lehenago. Alderdi sozialistak, baita ere, garbi utzi nahi izan du, ez daudela sistema baten edo bestearen alde, «baina orain sistema bat martxan jarri, eta gero atzera sistema aldaketa egin beharko balitz, izugarri su­po­satuko lioke Hernaniri, Vi­la­ssar de Mar herriari su­posatu zion bezala». Honakoak dira arrazoiak, puntuz puntu, kontsulta lehenbailehen egiteko: 1) «Atez Atekoa martxan jartzea 1.000.000 euro kostako zaio Hernaniko Udalari». 2) «Datorren hilean, zaborra biltzeko kontratua aldatu egin behar da. Kontratu berri hori enpresa batekin eginez gero, 10-15 urterako egin be­har da, inbertsio haundia su­po­satuko lukeelako. Gero sistema berriz aldatuz gero, gas­tuak bikoiztu egingo lirateke, enpresari indemnizazioa ordaindu beharko litzaio­keelako, eta abar». 3) «Bertako langileekin egi­tea erabakitzen bada (eta badirudi ideia horrekin da­biltzala), langile gastuak kon­tenplatu behar dira (funtzionariak). Eta gero, gaur egungo sistemara bueltatuko bagina, udala hipotekatuta geratuko litzateke». 4) «Edozein kasutan ere, berriz sistemaz aldatuko ba­genu, ibilgailuak aldatu be­harko lirateke, kontenedoreentzako egokiak ez direlako». 5) «Egungo kontenedoreak desagertu egingo dira, eta horiek salduta, inbertsio bat izango du Udalak (aurrekontuetan hala agertzen da). Baina eta berriz oraingo sistemara bueltatuko bagina, bes­te kostu bat litzateke». 6) «Konpost-guneak egiteak zer kostu izango duen ez dakigu oraindik, eta konposta hara garraiatzeak ere ez». 7) «Zikuñaga eta An­tzio­lako urbanizazioak berritu direnean, kontenedore lurperatuak eliminatu dira. Beste kostu bat, sistema berriz aldatu beharko balitz». 8) «Azken batean, kontsulta hori Atez Ateko sistema martxan jarri eta gero egiten bada, eta kontsultan Atez Ate­­koak irabazten ez badu, izugarrizko kostua suposatuko dio Hernaniri. Kasu ho­rre­tan beti bezala, herritarren poltsikuek nozituko dute».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!