Langile ikastolak kontzentrazioa egingo du Donostian

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 22a, 01:00

Langile ikastolak kon­tzentrazioa egingo du, bihar, eguerdiko 12:00etan, Donos­tian, Jaurlaritzako Hezkun­tza Departamendua­ren egoi­tza aurrean (Andia, 13). Hernaniko Kronikara bi­da­litako prentsa oharrean, Lan­gilek salatzen ditu, Hez­kun­tza Departamen­duak har­tu­tako bi erabaki: 1) «Batetik, Hernaniko DBHko ikastetxe guztiak fusionatzeko agindu du, nahiz eta adostasun nahikorik ez dagoen». 2) «Bestetik, Haur eta Lehen Hezkuntzan, matrikulazioa 75 ikasletara mugatu nahi du, eta horrek zapaldu egiten du, gurasoek duten eskubidea hezkun­tza eredua aukeratzeko». Langilek dioenez, ikastolaren Hezkuntza Proiektua arriskuan jartzen dute Jaur­la­ritzaren bi erabakiok.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!