Astigarragatik Martuteneko espe­txera martxa bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 26a, 01:00

Hernaniko presoen senideek jakinarazi dutenez, martxa egin­go da bihar Martuteneko espe­txera, Eskubide guztien jabe, hator hator etxera lemarekin bat eginez. Astigarra­gako poligonoko Gru­as Alonso paretik abiatuko dira 11:00etan. Beste zutabe bat Egiatik aterako da eta biek bat egingo dute Martuteneko espe­txean, 12:00etan. Bertan ekitaldia izango da. Senideek dei egiten diete herritarrei parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!