Barrenetxeak ozta-ozta galdu zuen debuteko partidua

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 21a, 01:00

Larunbatean debutatu zuen, Galarretan, Endika Barrenetxea erremontista her­­naniarrak. Urrutia IIare­kin jokatu zuen eta aurrean Oñatz eta Zubiri izan zituzten. Lauentzat profesional mail­ako aurreneko partidua izan zen, debuta, eta Oñatz eta Zubiri gailendu ziren, 35-30. Partidua oso berdindua hasi zen, eta 17-17ko berdinketaren ondoren Oñatz eta Zubiri nagusitu ziren, batez ere peloteoan. 24-35 jarri ziren markagailuan, baina Urrutia IIak eta Barrenetxeak lanean jarraitu zuten, eta gerturatzea lortu bazuten ere, 30-35 galdu zuten. Barrenetxearen sakea nabarmendu zuten partidua ikustera hurbildu zirenek, eta bera ere pozik agertu zen amaieran: «hasieran oso urduri nengoen, baina oso partidu emozionantea izan da. Ezin izan dugu irabazi, baia eguna beti gogoratzeko modukoa izan da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!