gabonetan zein menu jarri izaten da askoren buruhaustea, eta idea batzuk hartzeko asmoarekin, ikastaro azkarra antolatu du Hernaniko Emakumeen Elkarte Soziokulturalak.
Arratsalde bateko ikastaroa
Ikastaroa bihar izango da, arratsaldean, Xalaparta elkartean. Bertan, Gabonetako menu osoa egingo dute Irizar Sukaldaritza eskolako sukaldariek.
Ikastaroa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta nahi duten herritar guztiek izango dute bertaratzeko aukera, sarrera librea izango baita.