santo Tomas eguna da gaur, eta herritik mugitu ere egin gabe, izango da festaz gozatzeko aukera. Goiz Eguzkiko kideek antolatu dute txistor-jate herrikoia, eta goizeko 11:00etatik aurrera izango da, egoitzan bertan. Hala ere, gero eta nabariagoa da herrian dagoen ohitura eguna ospatzeko, eta horren adibide dira azken egunetan egin diren feria guztiak. Atzo, San Joan Konpartsak jarri zuen festa Plaza Berrin. Goizeko hotzari aurre egin, eta herritar asko izan ziren bertara hurbildu zirenak txistorra mokadutxo bat jatera. Arratsaldean berriz, erromeria izan zen, Patxi Lopezen eskutik.
Sorgintxulon urteko festa garrantzitsuenetakoa
Sorgintxulo auzokoak ere Santo Tomas festaren bueltan elkartu ziren atzo. Eguna ederra izaten da bizlagunentzat, urteko zitarik garrantzitsuenetakoa izaten baita.