Haurrek ere izango dute gaur pelikula. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Olentzero eta oparien ordua izango da ikusgai Biterin. Gorka Sesmaren lana da; animaziozko trilogiaren hirugarren zatia da. McLondon, legetik ihes dabilen banku-lapurrak gidatzen duen aireplanoak Olentzeroren etxearen aurka joko du eta ikazkinak bere sekretua arriskuan dagoela sumatuko du. Gainera, bere tresnarik preziatuena desagertu dela ohartuko da: ordulari magikoa. Gertakariaren ostean, Olentzerok nola geldituko du, bada, denbora, gau osoan etxe guztietara ailegatu ahal izateko?.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!