‘Sukalde kontuak’ ikusgai gaur helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 20a, 01:00

Gaur, arratsaldeko 19:30etan hasita, Sukalde kontuak pelikula izango da ikusgai Biterin. Donostiako sukaldaritza eskola batean girotutako endreduzko komedia da Aizpea Goenagak idatzitako pelikula hau; egoera xelebre ugari pilatzen ditu gidoi «sinple» batean, Goenagak berak dioenez. Pelikulan euskal aktore ezagun mordoak hartzen du parte, tartean, Isidoro Fernandez eta Barbara Goenagak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!