apirilaren 25ean Mikel Laboaren omenezko kontzertua izan zen Hernanin. Bertan, Hernaniko 12 abeslarik eta musikarik Laboaren kanta ezagunak interpretatu zituzten, bakoitzak bere ukitua emanda. Emanaldi hura bideoan grabatu zuten, eta Hernaniko AEKk hartu du bere gain DVDaren produkzioa eta komertzializazioa. Luis Intxauspek jakinarazitakoaren arabera, oso interasgarria iruditu zitzaien: «AEKren helburuetako bat da erdal jendea euskara mundura hurbiltzea, eta kulturgintzaren ikuspuntu horretatik, interesgarria iruditu zitzaigun».
DVDa datorren astetik aurrera izango da salgai, 10 euroan. Josu Arrietak adierazitakoaren arabera, bi atal izango ditu. Aurrenekoan, kontzertuaren argazkiak ageri dira, Laboaren Martxa baten lehen notak abestiarekin. DVDaren bigarren zatia berriz, 100 mintuko kontzertua da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!