Euskal gazteriari mugagabeko babesa

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 19a, 01:00

diasporako Gazte Argen­tina­rrek, tartean, Hernaniko oinordekoak, idatzi bat bidali dute Kronikara, «Proiektu guz­tiak, eskubide guzti­ak» lemarekin bat eginez, euskal gaz­teriari mu­gagabeko babesa eman nahian. Ehunka kilometrotara egon arren, euskaldunen eskubideen alde borrokan jarraitzen dutela azaldu du­te. Horrez gain, guztia kriminalizatzea euskal gatazkaren irtenbidean atzera pausoa besterik ez dela diote eta euskaldun guztiei dei egin diete: «Elkarrekin, zutik eta tinko, egon behar dugu erasoaldi berri honi aurre egiteko; kontuan izan, gure sostengu, konpromiso, ilusio eta us­te osoa duzuela, Euskal He­rria aske, independiente, eta burujabea eraiki­tzeko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!