Asteburu honetan, judo erakustaldia egitekoa zen Hernaniko judo elkartea, baina Gipuzkoako Kirol Federazioak kirol ekintzak bertan behera uztea erabaki duenez, eguraldi txarra dela eta, bertan behera geratu dira ia denak. Elkartetik jakinarazi dute elkarteko erakustaldia egingo dutela. Gaur arratsaldean izango da. Lehenengoak 5 eta 6 urtekoak izango dira, 16:00etatik hasita. Ondoren, 7 urtekoek egingo dute erakustaldia, 17:00etan; eta azkenik, 8 eta 9 urtekoek, 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!