Hernanik Antiguoko izango du aurrez aurre gaur arratsaldean, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 19a, 01:00

Eguraldi txarra dela eta, Gipuzkoako Kirol Federazioak bertan behera utzi ditu gaurko kirol jardunaldi guztiak (federatuak eta eskolarrak). Hernaniko futbol talde gehienek Gipuzkoa mailan jokatzen dutenez, ez dute partidurik izango asteburu honetan. Liga nazionalean joka­tzen duten jubenilek, ordea, partidua izango dute. Gaur jokatuko dute Antiguokoren aurka. Zubipen izango da arratsaldeko 18:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!