Kuota kobratzera pasako dira gaur edo bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 19a, 01:00

Urtero abenduan egin ohi den bezala, Osiñaga auzo elkartekoak etxez etxe pasako dira kuota kobratzera. Gaur edo bihar pasako dira. Urteko kuota 10 eurokoa da, eta euro bateko loteriaren partizipazioa dakar. Horrez gain, Gabonetako saski bat zozketatuko dute kuota ordaintzen dutenen artean. Etxean egoteko asmorik ez dutenei eskatu diete ahal izanez gero, dirua bizilagunari uzteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!