Barrenetxea eta Zubiri, hernaniarra eta goizuetarra, debutatzaile gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 19a, 01:00

lau gaztek debutatuko dute gaur Galarretan, profesional moduan; tartean, hernaniar bat eta goizuetar bat dira. Elkarren kontra ariko dira gaur lau gazteak: Urrutia II-Barrenetxea IV, Oñatz-Zubiri. Jaial­diko lehen partidua izango da, 16:00etan, Galarretan.

Bi gipuzkoar eta bi nafar
Gipuzkoarrak dira bi, Endika Ba­rre­netxea (Hernani) eta Oñatz Gon­za­lez (An­doain); eta nafarrak beste biak: Aritz Zu­biri (Goi­zueta) eta Os­kar Urru­tia (Saldias). Afi­zio­na­tu­tan urte batzuk egin dituzte, eta orain izango dute au­kera, urte hauetan ikasi dutena erakusteko. Endika Barrenetxea hernaniarrak 19 urte ditu, atzelaria da, eta 3 urte daramazki afizionatutan. Ba­rre­­ne­txea IV bezala jokatuko du, familian beste hi­ru bai baitira profesionaletan jokatuak: Jose Ma­ri aita, eta bi lehengusu, Iñaki eta Aitor. Aritz Zubiri goizuetarrak 22 urte ditu, atzelaria da, eta 6 urte daramazki afizionatutan. Jokua ondo ezagutzen du, eta gaur du ur­teetan desiratu duen bere aukera. Profesionaletan hi­la­bete ba­tzu­tako kontratua egin die en­pre­sak, eta hilean 6 partidu in­guru jokatuko dituzte; proba hori gaindituta, pixkanaka eu­ren postua lortu be­harko dute onenen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!