aurten hirugarren aldiz, Ozenki abesbatzak eta Musika Bandak Gabonetako kontzertzua eskainiko dute. Gaur izango da arratsaldeko 19:45etan Milagrosan. Bertan dozenatik gora pieza joko dira. Bihar berriz, Udal Txistulari Bandaren txanda izango da. Kontzertu hori ere Milagrosan izango da, eguerdiko 13:00etan. Txistulari Banda saiatzen da txistuaz gain beste instrumentu batzuk sartzen eta aurtengoan gitarraren laguntza izango du. Susana Elosegi ariko da, Musika Eskolako irakaslea.
Astigarragan ere bai
Bihar, Astigarragan ere izango dira Gabonetako kontzertuak. Bertako abesbatzak, Aiztondok, eta Gernikako Andra Mari abesbatzak gabon kanten kontzertua eskainiko dute elizan, 12:30etan.