Historia, orain arte gertatutako berriak eta gaurkotasuna, 2009ko Urtekarian

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 19a, 01:00

2009ko Urtekaria herrita­rren eskura da dagoeneko. Atzo iluntzean aurkeztu zuten udaletxean Marian Beitia­larran­goitia alkateak eta Idurre Lucasek. Sal­men­ta ohiko lekuetan egingo da, hau da, Elkar, Leokadisti eta Sebas liburudendetan, eta prezioa 8 eurokoa da. Historia, eta lehengo eta oraingo gertaerak biltzen dituen urtekaria Azken urteetako urtekariek bezala, lehengo eta oraingo notizi eta erreportajeak biltzen ditu 2009 Urte­kariak. Marian Beitialarran­goi­tia alkateak adierazita­koaren arabera, bertan jasotzen dira erreportai historikoak, orain arte ger­taturikoaz ohartarazten la­gunduko dutenak, eta gaurkotasun osoa dutenak. Guztira 23 artikulu daude, Hernaniko edo inguruko egileek eginak, Alkateak adierazi bezala, «hernaniarrek eginak, Her­naniri buruz, eta hernania­rrentzat»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!