Txistorrak eta festak goxatu zuen atzoko elur giroa

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 19a, 01:00

hasi dira Santo Tomasak ospatzen Hernanin. Santo Tomas eguna, aste­lehena izan arren, Inma­culada ikaste­txean esaterako, atzo egin zuten feria. Eta San Joan kon­partsak eta Sorgintxulo elkar­teak ere, bihar ospa­tuko dute. San Joan konpartsako ki­de­ek jakinarazi dutenez, egu­raldi kaxkarra iragarri arren, Plaza Berrin izango dira ur­tero beza­la txistorra mokadu ederrak prestatzen, goizeko 11:30etatik aurrera, eta arratsaldean ere gi­roa bero­tzeko erromeria izan­go da Patxi Lopezekin. He­rri­tarrei azaltzeko dei egi­n diete. Sorgintxulo auzoan ere, txistorrarik ez da faltako 12:00etatik aurrera. Gainera, aurten, saski eder bat zoz­ke­tatuko dute elkarteko kideen artean. Kuotaren ordainagi­ri­an dago zenbakia. Goiz Eguzkin astelehene­an egingo dute txistorrada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!