plenoa izan zen ostegunean Udaletxean, eta bertan, besteak beste, ondorengoak onartu zituzten:
Gobernu Taldeak idatzia aurkeztu zuen hondakin kudeaketaren inguruan galdeketa egiteko, eta Gobernu Taldearen eta Ezker Batuaren botuekin onartu zen. Bertan jakinarazten dute, galdeketa egitearen aldekoak direla, baina atez atekoa jarri eta herritarrek ezagutu ondoren.
Baita ere, Animetu Haidarren elkartasun mozioa onartu zuten guztiek, PPek eta PSOEk izan ezik. Mozioak dio, besteak beste Marokoko Gobernua Mendebaldeko Saharan Giza eskubideen bortxaketa areagotzen ari dela: «exigitzen dugu marokoar agintariek kendutako pasaporte eta dokumentua berehala itzultzea».
Horrez gain, onartu zuten, aho batez, Abenduak 18: pertsona migratzaileen nazioarteko egunaren inguruan egindako adierazpena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!