Bi hernaniar inputatuta, Txantxillako etxebizitza tasatuen zerrenda filtratzea egotzita

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 19a, 01:00

txantxillako etxebizi­tza tasatuetan adjudikatu­ta­ko pertsonen zerrenda filtra­tzea egotzita, bi hernaniarrek inputatu gisa deklaratuko dute epailearen aurrean, astear­tean. Marian Beitia­larran­goitia alka­teak sala­ke­ta jarri zuen, bere arabera, zerrenda hori Udalak onartu aurretik, argitara eman zelako, eta izenak publiko egitea delitua izan zitekeela iritzita. Ondorioz, Epaite­gia­ren bidez, ikerketa bat zabaldu zen. Abokatuak azaldu­takoa­ren arabera, ikerke­tarekin identifikatu dira zerrenda «filtratu» zuten bi IP (ordenagailuen DNIa litza­tekeena), IP horien jabe­ak izanda, bi hernaniar.


Udaleko foroan
Txantxillan egin diren etxebizitzetatik 33 etxebizi­tza tasatuak dira eta otsai­lean, adjudikatutako pertso­ne­kin ze­rrenda osatu zen Uda­lean onartu zedin. Abokatuak esandakoaren arabera, ze­rrenda hori Udalak onartu aurretik, Udaleko fo­ro­an argi­taratzen hasi zen norbait, behin eta berriz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!