Kronika eta Berriaken saskien zozketa gaur eguerdian, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 19a, 01:00

hernaniko Kronikak eta Berriak elkarteak elkarlanean, Gabonetako lau saski zozketatuko dituzte gaur eguerdian. Zozketa Biterin izango da, gaur eguerdiko 12:00etan. Saskiak opariz beteta dau­de, eta sari guztiak Berriak elkarteko kideek jarri dituzte. Lau saskietan banatuta, produktu eta zerbitzuetan, 50etik gora sari bildu dira. Kronikak eta Berriakek herritarrak gonbidatzen ditu zozketara joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!