Zikuñagako Zikuzulon Errapia festa izango da bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 18a, 01:00

zapigarren urtez ja­rrai­an, Errapia festa izango da bihar Zikuñagako Ziku­zulon (garai bateko eskolak). Festa Hernaniko artisten taldeak antolatu du, goiz eta arra­tsaldez. Bertan, besteak beste, artisten sormenak ikus­teko aukera paregabea izango da.

Egun osoko festa
Aurten ere, egun osoko egitaraua antolatu dute Zikuñagan. Goizean haurrentzako eskulanak eta malabare tailerrak izango dira. Eguerdian berriz, indarrak berreskuratzeko bazkaria. Eta arratsaldean, bideo emanaldi ezberdinak, tartean kultur etxeko ikastaroan egindako kortoak. Horrez gain, izango dira poesia emanaldia, eta La zigarra y el grillo taldearen kontzertua. Tartean txokolate goxoa hartzeko aukera ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!