JOAN den urte bukaeran hasi ziren Txantxillako obrak egiten, eta aurreneko fasea ia bukatuta, berehala etxebizitzak egiten hastekoak dira. Guztira lau bloke egingo dituzte, horietatik 89 etxebitza prezio librekoak, 33 hitzartutako preziokoak eta 56 Babes Ofizialekoak. Azken hauetatik, 30 etxebizitza Udalak jabetzan hartuko ditu.
Etxebiden izena eman
behar da abenduaren 31 baino lehenago
Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, Babes Ofizialeko etxebizitza horiek jabetzan hartzeko, hitzarmen bat sinatuko du laister Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailarekin.
Udalak jabetzan hartuko dituen 30 etxebizitza horien zozketan parte hartu ahal izateko, Etxebiden izena emanda egon behar da. Hortaz, jakinarazi dute, oraindik izena eman ez dutenek, abenduaren 31 arte izango dutela aukera.
Horrez gain, zozketan parte hartzeko beste baldintzetako bat da Hernanin erroldatua egotea azken bi urteetan.