GAUR aurkeztuko dute udaletxean 2009 urtekaria. Udal Kultura Sailak eta Artxibo Zerbitzuak argitaratu du. Guztira 23 artikulu eta erreportaje biltzen dira bertan, gehienak hernaniarrek egindakoak. Urtekariaren helburuetako bat izaten da hernaniarrek herriari buruz ikasten jarraitzea.
Lehengo eta oraingo
kontuak biltzen ditu
Urtekarian Hernanirekin zerikusi zuzena duten gaiak argitaratzen dira urtero. Aurtengoa 16garren urtekaria da, eta garrantzi berezia eman dieta hernaniarrek egindako lanei.
2009 urtekariak era guztietako erreportaje eta notiziak biltzen ditu, lehengo eta gaur egungo kutsua dutenak. Alde batetik, garai bateko Hernaniko kontuak ekartzen ditu gogora, horien artean, historikoak. Bestetik, besteak beste, gaurkotasun osoa duten notiziak ageri dira bertan, artea, musika eta kirolarekin zerikusia dutenak.
Hernaniko edo inguruko 23 egilek hartu dute parte, horien artean honakoek: Leire goñi, Gorka Bereziartua eta Urko Apaolaza.
Urtekaria 8 euroan salduko da, Elkar, Leokadisti eta Sebas liburu dendetan.
Urtekariko aurkibidea
Hernaniko Udala mugikortasun seguruarekin. Bide Heziketa Hernanin. Ramon Azpiolea eta Jon Retegi.
`Baserriko ikasketadun´artista, Anastasia Leunda. Leire Goñi
Hernaniko printzak. Plaza Berria. Luix Errazkin.
Ernani.
Nere borda, Hernaniko lorategi botanikoa. Iñaki Sanz Azkue eta Anais Mitxelena.
Norteko trenbidea Hernaniko baratzetatik. Urko Apaolaza.
El viaducto de Txingurri Txulo. Rescate de una valiosa y desconocida pieza del patrimonio cultural de Hernani. Imanol Jimenez
Josetxo Zapiain. Iban Oiartzabal.
Olegario Garin, bertsolari hernaniarra. Antton Garin.
`Las Mercedes´ fabrica de cemento de Fagollaga. Luis Lerchundi.
Joxe Mari Aizega (Mondragon Unibertsitateko errektoreordea): `Urte batzuk barru ohartuko gara Bologna prozesua beharrezkoa zela unibertsitatean´. Jon Odriozola
Peña Otaño, 50garren urteurrena. Joxemiel Azurmendi eta
Joan Mari Jalon
Urteurrenak. Euskal Jaiak Hernanin, 1909-2009
Karitateko Alabak, 125 urte Hernaniko herriaren zerbitzura. Laura Pacheco
Ignacio Iruin (Alcalde de Hernani, 1976-1979). `Recuerdo con emocion y alegria la izada de la ikurriña en el ayuntamiento tras la dictadura´. Jose Mari Martinez
Juanjo Uria (Alcalde de Hernani, 1979-1983). `No tengo la mas minima duda de que Euskal Herria tiene futuro´ Jose Mari Martinez
Oihana Gaincerain, heredera y futuro de Sidras Zelaia. Oihana Gaincerain y Elena Sierra.
Alfonso Maria Zabala, apaiz komediantea. Gorka Bereziartua.
Biharamunean. Uxue Apaolaza
Hernaniko Musika Eskolak, hogeita bost urte. Iñaki Eguren.
Vision artistica de Hernani. Torre Onddi.
Agur Angel, eskerrik asko!
Cronica 2008ko kronika. Mikel Zapiain.