Bonoak eskuratu eta erabili ahal izango dira Gabonak bitartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 17a, 01:00

Eusko Jaurlaritzak Kultur Bonoak izeneko bonoak atera ditu kultur kontsumoa bultzatzeko asmotan. Bonoen bitartez liburuak, musika, zine edo zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak, museotan sartzeko fidelizazio-txartelak eta abar erosi daitezke. Bono bakoitzak 25 euroko kostua du, baina 40 euroko balioa ematen dio erabiltzaileari, hau da, 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordain­tzen du. Astelehenean zabaldu zen bonoak egiteko aukera eta urtarrilaren 5era arte izango da zabalik. Balioa izango dute urtarrilaren 16ra arte. Denetara 76.666 bono daude eta pertsona bakoitzak ezin du bono bat baino gehiago eskuratu. Bonoak Servikutxaren bidez lortu daitezke, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!