Ehundik gora lagunek egin dute bat Egunkaria auzia salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 17a, 01:00

mar­txe­lo Ota­mendi, Iña­ki Uria, Joan Mari Torre­aldai eta Xabier Ole­agaren, hau da, Egunkaria auzian auzipetuta dauden bost lagunen aurkako epaiketa herenegun hasi zen, eta epaiketa hori eta auzia bera salatzeko, kontzentrazioa egin zen egun berean, Hernanin. Plaza Be­rrin izan zen, Egunkaria libre! lemapean eta 150 lagun inguru bildu ziren.

Bilborako autobusa
Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziorako, autobusa ja­rri dute Her­na­nitik. Izena eman liteke, Oindi, Kitto eta Txi­­li tabernetan. Autobusa 14:30e­­tan aterako da Atsegindegitik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!