Saharako janari bilketaren inguruko bilera gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 17a, 01:00

Saharako errefuxiatu kanpamenduetarako janari bilketa hasi dira egiten dagoeneko herrian, eta gaur antolatzeko bilera egingo dute, 19:00etan, Biterin. Bertan taldeak egingo dituzte supermerkatuetan egoteko eta lokalean janaria kaxetan sartzeko. Jakinarazi dute jendea behar dutela, eta animatzeko deia luzatu dute. Horrez gain, bihar eta etzi supermerkatuetan jarriko dira, BM, Erosle, Eroski eta Charterren alegia. Baita ere, kontu korrontea jarri dutela adierazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!