Federatu lizentziak egiteko aukera izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 17a, 01:00

Zumitza Zikloturista taldeak bost urte daramazki txirrindulariak biltzen, eta orain talde ofiziala sortzeko erabakia hartu dute. Gauzak horrela, elkartetik jakinarazi dute nahi duen guztiak federatu lizentziak egiteko aukera izango dutela. Lizentziak egiteko aukera hilabete osoan zehar izango da, astearte eta ostegunetan, hortaz, gaur. Lizentziak Zumitzan bertan egingo dira, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Datorren denboraldiko ekipazio berria eskatzeko aukera ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!