«Herri galdeketaren aldekoak gara, baina jendeak zer bozkatzen duen jakin behar du aurretik»

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 17a, 01:00

atez Ateko Komunikazio Zerbitzuak prentsa ohar bi­dez jakinarazi duenez, hon­da­kinen kudeaketaren ingu­­r­u­an galdeketa egitearen alde­koak dira, baina beraien esa­netan, «galdeketa egin aurre­tik jendeak zer bozkatzen du­en jakin behar du: atez atekoa praktikan ezagutu, hondaki­nen bilketarako dauden siste­ma guztiak ezagutu eta ordu­an nahi bada, herriari galde­tu». Eta honakoa gaineratu du­te: «Zergatik diote beldu­rra herri galdeketa atez ate­koa martxan jarri ondoren egi­te­ari? Atez atekoa hain sistema txarra bada, herna­niar guztiek aurka bozkatu beharko lukete. Baina erraus­te-plantaren aldekoek atez ateko sistema ona dela bada­kite. Horregatik egin nahi dute galdeketa aurretik». Atez atekoarekin konpa­ratuta, diotenez, errauste-plantak ez duela herritarren osasuna bermatzen eta «dispa­rate bat» dela atez atekoa bozkatzeko eskatzea, propo­sa­tzen den alternatiba erraus­te-planta denean.

«Galdeketa arma politiko moduan erabiltzen ari dira»
Oposizioaren gehiengoak, hau da, PP, PSOE, EAJ-PNV eta Hamaikabat alderdiek herri­an galdeketa egitea pro­po­satu dute honako galde­rarekin: a­dos al zaude Hernanin ezar­tze­a­re­kin Usurbilgo hon­daki­nen atez ateko bilketa siste­ma?. Komunikazio Zerbitzu­koek diote ez dutela egoki ikusten galdera Hernanik ez duelako Usurbilgo atez ate­koa kopiatuko. Eta gaineratu dute, galdeketa arma politiko mo­duan erabiltzen ari direla: «he­rri galdeketaren alde egon­­go balira, Gipuzkoa mai­lako herri galdeketa bat plan­teatuko lukete, Zubietako erraus­te-plantaren inguruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!