langile Ikastolak jakinarazi duenez, zenbait ekintza burutuko ditu datozen egunetan, Hezkuntza proiektua aukeratzeko eskubidearen alde inposaketarik ez!! 4garren lerroari bai!! lemarekin. Gaur bertan, 18:00etan, kontzentrazioa eta sinadura bilketa izango dira kiroldegiko pilotalekuaren aurrealdean. Bihar eta etzi, kontzentraziorik ez, baina sinadurak biltzen jarraituko dute. Plaza Berrin egongo dira. Bihar arratsaldeko 19:00etan, eta larunbatean, eguerdiko 12:00etan.
Kontzentrazioa Donostiako Hezkuntza Sailan
Hilaren 23an, datorren asteazkenean, kontzentrazioa egingo dute Donostiako Hezkuntza Sailaren Delegazioaren aurrean. Eguerdiko 12:00etan izango da.